IRITZIA

Badatoz, badatoz!

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Barañano 2023ko urr. 6a, 06:50

Iñigo Urkullu Laudion. / Aiaraldea.eus

XV. edo mendeko Martin Bañezen emazteak kantatu zuen hura, “oiñetako lur hau jabilt ikara”, gertatzen bide zaio Urkulluri: dena ikaran dagokio. “Vienen a por nosotros” oihuztatzen du, eta ez dio, J.A. Agirre lehendakariak 1936 baino lehenttoago esan ei zuenez “otra vez nos vienen los godos, barriro godoak -guduak- jatorkuz”, espainiar faxistak berriz ere datozkigulako, ez, Urkulluk beste etsai batzuk ditu.

Urkulluk dioenez, “a por ellos”-en euskal bertsioa irakasle, erizain, pentsionista, langile...eta besteek, bere grebez eta protestez, aldarrikatzen dute, beti ere PNVren kalte, noski. Oro jeltzaleen aurkako konspirazio hutsa, sindikatuek eratua. Gaixo Iñigotto!

Antzina zaharreko euskaldun geldiezinek “hari herio” edo halako zerbaiten oihuka erasoko zioten, Urkullu arerio bihurturik, gaur egungo euskaldun txepelak, berriz, “gure bila datoz” dio eta Lehendakariaren aurpegian begirada hotza. Bila? Zertarako bilatu ez dagoen lekuan?

DEIA irakurtzea besterik ez du etxeko konspirazioak nola antolatzen diren ikasteko –eta, bide batez, nola espaiñoltzen duten ere ikusteko– eta nola Sabin Etxetiko kontsignei jarraikiz ari diren – aldian-aldian, txitean pitean, noizik behin… Otegiren kaltetan, “hari aitzi” agindua jasorik– euskal “inda” batzuk… Merodio, Vizcaino, Anasagasti… Eta azkenik, honatx: Egibarrek kalean erantzuteko dei egiten die bere jelkideei, “zeinbaiten egoitzak non dauden badakigu eta...” Mehatxuka ote? (Zer esan zuketen horrelako hori beste batek esan balu?

Ez doaz inora. Urkulluk ez du inolako ez inongo “procès”-ik nahi –honela Andueza gezurtitzat utzirik, behin eta behin– ikaran dagoenak “egonkortasuna” nahi du, edo bestela berriro hauteskundeak...ea gureek irabazten duten, behingoz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide