SOSLAIA

Isidororen heriotzean

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Barañano

Isidoro Gorbeian./ K. B.

Urrundik etorri zen, baina ez zuen inoiz ahantzi bere lurreko ihintza. Erroak erauzi bage, ondo ikasi zuen zein eder den Euskal Herria, bai eta zein gogorra lantegietako beharginen lana ere. 

Hangoa zen bezain hemengoa genuen. Mendia zuen gozatzen, honexek eman zizkion osasuna eta bizia. Eta berriro itzuliko balitz iragan zuen aldia, berdin negu berdin uda, maite izango luke mendia. Gainik asko zuen oraindik eginkizun. La Covachatik Gorbeiara, Goikoganen edo Auñamendin oraindik hainbat bide izan zukeen, baina arin joan zaio bizitza! Mendi hegaletan gora, oroitzapen den gerora ihesetan joan zaigu.

Isidoro Derecho Avilako Puerto Castillan zendu bada ere haren errautsak hemen, Euskal Herriko Gorbeia mendian geldituko eta geratuko dira betiko. 

Haren adiskide, lagun eta bidaide izan gintuenok, hurrengo igandean, urriak 25, berriro haren mendira igoko gara, oroitzapen zaharrei maitez begira. Goizeko 11etan, Austegiarbin deritzon saroian, Goikoganeren aterpetxean, azken agur eginen diogu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide