Kirikiñoren udako argazki lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Kirikiño Aisialdi Taldea 2019ko uzt. 31a, 11:58

Udako argazki lehiaketa antolatu du Kirikiño Aisialdi Taldeak, bi kategoria eta sari izango ditu lehiaketak.

Irailaren 8ra arte luzatuko da argazki lehiaketa eta bi kategoria egongo dira, sari banarekin. Jolasean kategorian sartuko diren irudiak jolasa agertu beharko dute. Maila honetako irabazleak, taldeko baratzeko produktuekin osatutako otare ekologiko bat jasoko du. Bigarren kategoria oporrak izendatu dute. Honetan, irudiek jolasa erakusten ez duten bestelako argazki guztiak sartuko dira. Maila honetan ere, irabazleak Kirikinoko baratzeko produktuekin osatutako otare ekologiko bat jasoko du irailaren 13an.

Parte hartzeko
Irudiak sare sozialetara igota eta "#KiriKlik" traola erabilita izango da lehen bidea. Bigarrenik, 688726665 zenbakira bidaltzeko aukera egongo da, azkenik, izenemateakirikino@gmail.com helbidera bidali ahal izango dira.

Lanak bidaltzeko azken eguna, esan bezala, irailaren 8a izango da, eta 13an jakingo dira zeintzuk diren irabazleak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide