Espejon eta Zuhatzan izango dira Kirikinoren udaleku itxiak

Abuztuaren 18tik 22ra bitartean udalekuak antolatu ditu Kirikinok Espejoko aterpetxean eta Zuhatzako uhartean Arabako foru aldundiaren laguntzaz.

Abuztuaren 18tik 20ra bitartean Espejo herriko aterpetxean emango dute udalekuaren lehen zatia parte hartuko duten haurrek, 20an bazkalostean autobusa hartu eta Zuhatzako uhartera abiatuko dira bertan abuztuaren 22ra arte egoteko.

2007 - 2013 urteen artean jaiotakoek parte hartu ahal izango dute egoera berri honetara egokitutako egitasmo honetan. Indarrean dauden osasun neurri guztiak bermatu ahal izateko, partaide kopurua txikia izango da, beraz, plaza kopurua mugatua izango da.

Izen-ematea, prezioa eta ordainketa

Posta elektroniko bidez, izenemateakirikino@gmail.com helbidera idatziz edo hemen klik eginez eman ahal izango da izena udalekuan parte hartu ahal izateko. Uztailaren 26a baino lehenago eman beharko da izena.

Kirikinoko bazkideek 120 euro ordaindu beharko dituzte udalekuan parte hartu ahal izateko, Kirikinoko bazkideak ez diren horiek aldiz, 140 euro ordaindu beharko dituzte. Oraindik bazkidea ez bazara, hemen aurkitu dezakezu informazio gehiago.

688726665 zenbakira deitu ahal izango da zalantzak argitzeko eta informazio gehiago eskatzeko. Uztailaren 29an izango da familiei zuzendutako bilera.

Jarraian udalekuak leku izango duten bi aterpetxeetako instalazioen irudiak daude ikusgai.

Bideoak:
Espejoko aterpetxea: https://vimeo.com/127707573 
Zuhatzako uhartea: https://vimeo.com/122515275

Laranjaz agertzen diren hitzetan doazen lastebideak:
Izena emateko lastebidea: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSd-y1UxqAePZQylDAWa9JOyIKVOWq5RxKKScW02ErWRjQHZew/viewform 
Bazkide egiteko lasterbidea: https://www.kirikinotaldea.eus/bazkideak/

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide