Jolasari eta haurraren garapenari buruzko solasaldiak antolatu ditu Kirikiñok

Erabiltzailearen aurpegia Kirikiño Aisialdi Taldea 2020ko abe. 1a, 07:00
Itsaso Pagoaga parte hartuko dute solasaldietan. / Olgetan

Bi gonbidatu berezik hartuko dute hitza larunbat honetan -abenduaren 5ean- Laudioko Lamuzako kasinoan egingo diren solasaldietan: Itsaso Pagoaga (Arrasate) eta Eva Alonso (Laudio).

Gabonen bueltan gauden honetan, Kirikinoko hezitzaile taldeak une egokia ikusi du jolasaren, jostailuen eta hauek haurren garapenean duten eragina aztertzeko. Hori dela eta solasaldiak antolatu ditugu larunbat honetarako.

Itsasok emango dio hasiera jardunaldiari. Haur eta helduentzako jolaserako baliabide zerbitzua eskaintzen du Olgetak. Bertako kidea den Itsasok jostailuak aukeratzeko gako batzuk argituko ditu bere solasaldian, besteak beste.

Goizaren bigarren atalean, Evak hartuko du hitza. Jolasa izango du aztergai, haurraren garapenean eta familia harremanen alorrean mintzatuko da Hitz Zentroko kidea. 

Solasaldietan parte hartzeko, izena eman behar da

Ohikoan bezala, bi bide egongo dira izena emateko, izenemateakirikino@gmail.com helbidean parte hartzeko asmoa adieraziz, edota hemen klik eginez.

Plazak mugatuak izango dira eta indarrean dauden osasun-neurriak beteko dira. Hala behar dutenentzat, haurren zainzta gunea egongo da, aldez aurretik abisatuta. Zalantzak 688726665 zenbakian argitu ahal izango dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide