ERREZETA

Negu amaierako tostadak

Urtearen sasoi honetan ohikoa da tostadak egitea, hemen errezeta. / Googleko irudia.

Ohikoak dira neguaren amaieran, sasoi honetan, tostadak edota opilak egitea, hemen jaso dugu tostaden errezeta.

Osagaiak

  • Ogi zaharra
  • Esnea
  • Arrautzak
  • Ekilore olioa
  • Kanela
  • Azukrea 

Prestaketa urratsez urrats

  1. Lehenik, jarri ezazu esnea sutan 15 minutuz, kanela ere gehituko diogu.
  2. Esnea plater batean jarri. Ogi zaharra xerretan moztu eta esnean sartu ezazu. Geroz eta denbora gehiago izan ogia esnean sarturik, hobeto.
  3. Arrautzak beste plater batean irabiatu eta eta esnean izandako ogia arrautzetik pasatu.
  4. Sartagina sutan jarri eta bota ekilore olioa eta bero dagoenean, jarri itzazu prestatutako ogi xerrak frijitu.
  5. Ogi xerrak bero daudelarik, azukrea eta kanela kopuru berdina nahastu itzazu plater batean eta bertatik pasa itzazu frijitutako ogi xerrak.

On egin!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide