ERREZETA

San Blas opila

San Blas opilak ohikoak dira urteko sasoi honetan, errezeta jaso dugu hemen. / Guraso.eus

Sasoi honetan ohikoa izaten da San Blas opilak egitea. Norberak berea etxean egin dezan errezeta webgunera ekarri dugu.

Osagaiak

  • Kilo bat irin
  • Zazpi arrautza
  • 400 gramo azukre
  • 250 gramo azukre (glas erakoa)
  • 150 gramo gantz
  • 100 gramo gurin
  • Legamia sobre bat
  • Anis esentzia (5 gramo)

Prestaketa urratsez urrats

  1. Opilak bi "zati" nagusi ditu: opila bera eta gaineko geruza zuria.
  2. Opila egiteko, osagai guztiak nahastu eta orea egin beharko dugu, baina kontuz! Erabili behar ditugun arrautzen bi zuringo eta glas erako azukrea gordeko ditugu gaineko geruza zuria egiteko.
  3. Orea prest dugunean, nahi dugun forma emango diogu gure opilari eta 180 gradutan jarritako labera sartuko dugu, urre kolorea hartzen duten arte.
  4. Opila labetik ateratzen dugunerako, prest eduki beharko dugu zuringoekin eta glas azukrearekin egindako nahasketa, eta pintzel baten laguntzaz jarriko dugu opilaren gainean. Ez du ezer gehiago beharko.

OPILARI IZENA JARRI

Ohitura izaten da, opilaren gainean, txokolatearekin izenak jartzea. Nahi duguna jar dezakegu: geurea, etxeko denena... Eta marrazkiak ere egin daitezke, jakina!

On egin!

Errezeta hau, guraso.eus webgunetik ekarri dugu Creative Commons lizentziari esker, aitortu eta berdin partekatu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide