Beharrezko materiala
- Hostodun landare bat (geranio, ortensia...)
- Hostoa estaltzeko kartoi mehe beltz bat
Urratsez urrats
- Aukeratu balkoian edo leihoan duzun landare hostodun bat.
- Estali hosto bat edo batzuk aipatutako kartoi mehe beltzarekin.
- Zazpi egun eta gero ikusi zer gertatu den.
Zergatik gertatzen da hau?
Landareek eguzki-izpietatik hartzen duten energiaz, karbono dioxidoaz, ura eta gatz mineralak baliatuz fotosintesia egiten dute, hau da, haien elikagaiak sortzen dituzte.
Hostoak dira eguzki-izpi hauek hartzeko arduradunak, baina estali dugun hosto horretara argia ez bada heltzen, fotosintesia ezin dezake egin, beraz, hosto horrek ez du energiarik lortuko.