Udako aisialdi eskaintza plazaratu du Kirikinok, adin guztietarako jardueraz betea dator uda

Udalekuak, argazki lehiaketa, azoka ezberdinak, txosten berriak, aurkezpenak, mendi ibilaldiak edota baratze taldea dira udaran zehar Kirikinok antolatu dituen jardueretako batzuk.

Datozen hilabeteetan egitasmo ugari antolatuko ditu Kirikinok, adin guztietarako aisialdi hezitzaile eskaintza osatuz. Jarraian ekintza bakoitza eta bere inguruko informazioa:

UDALEKUAK NATURAN

Aurtengo udalekuak naturan izango dira eta bi txanda egongo dira, 10:00etatik 13:00ak bitartean Kirikinoren baratzean. Natura ikertzeko, jolas librea eta jolas kooperatibo ezberinak egingo dira besteak beste.

  1. TXANDA
    Parte hartzaileen adina: 2017an jaiotakoak eta nagusiagoak
    Egunak: Ekainaren 28, 29 eta 30a
    Prezioa: Bazkideak 40 euro // Ez bazkideak: 50 euro
  2. TXANDA
    Parte hartzaileen adina: 2017an jaiotakoak eta nagusiagoak
    Egunak: Abuztuaren 30 eta 31 eta irailaren 1, 2 eta 3
    Prezioa: Bazkideak 55 euro // Ez bazkideak: 70 euro 
  3. 2 TXANDAK
    Prezioa: Bazkideak 80 euro // Ez bazkideak 90 euro

 (*) Plaza mugatuak daude eta taldea atera beharko da.

Izen ematea izenemateakirikino@gmail.com hembidean egin behar da eta zalantzak 688726665 zenbakian izango dira erantzunak.

BESTELAKO EKIMENAK

Aurreko udan abiatutako Aiaraldea ezagutzeko txangoak txostena osatu eta aurkezpena egingo da uztaialren 4an, Altpitxura igota Aretako kultur etxetik. 

Hilabeteko bigarren larunbatetan tailerrak jarriko dira Aldai plazako tokiko ekoizleen azokan. Asteazkenero Kirikinoren baratzean ordea, adin guztietarako aisialdi eskaintza eskainiko da.

Baratzeko taldea ere osatuko da baratzeaz gozatu eta ikasi nahi duen jendearekin, interesa izatekotan, idatzi baratzea@kirikinotaldea.eus helbidera.

Udako argazki lehiaketa eta kirikino irratia bueltan datoz udarako. Aruki informazio gehiago plazaratuko dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide