2021-2022 ikasturterako eskolaz-kanpokoak proposatu ditugu Kirikinotik, oraindik plaza libre batzuk ditugu hurrengoetan:
PATINAJEAN, asteazkenetan, 17:00-18:00 bitartean, Kirikinoren basoko espalanada eta aterpean (aukera egongo da patinak edota patinetearekin haritzeko) 24€ hilabetean
BARATZEA eta SUKALDEAN, larunbat bat hilabetean, 12:00-15:00 bitartean, Aretako kultur etxean (Laudiokoekin, trenean joango gara) 19€ hilabetean
Animatzen bazarete edo interesa izan dezakeen norbait ezagutzen baduzue, hemen eman dezake izena: https://labur.eus/EKEkirikino2021