Mari Domingi eta Olentzerok gutun bat bidali zuten duela aste batzuk Basora, lekua ezagutu eta proiektuko partaideekin egoteko tarte bat igaro nahi zutela adierazteko. Emandako hitza, bete zuten atzo arratsaldeko ekimenean. Positiboki baloratu dute ekintza Laudio BHI institutuko eta Kirikino aisialdi taldeko kideek.