Idatzitako ideiak:
- Tamaina eta forma ezberdineko hosto eta loreak jaso eta aztertu.
- Txoriek kantak adi-adi entzun eta soinua nondik datorren aztertu, baina ixilik! bestela ihes egingo dute.
- Lurrean topatzen dituzuen harri, enbor zati, hosto edota loreekin irudiak sortu.
- Ikusi-makusira jolastu.
- Zer intsektu eta animalia txiki daude neguan? Atera lupa eta bila itzazu!
- Itxi begiak zentzumenak martxan jarri: euria entzun, zuhaitzen azala ukitu, loreak usaindu, hostoak ikutu, makilak usaindu...
- Lurretik topatzen dituzun makil, harri edo enbor zatiekin musika-talde bat sortu dezakezue lagunek eta zuk!
- Txorientzako habiak sortu makil txiki eta belar zatiekin.
- Euripean eta putzuetan salto-salto egin!
- Lupetza dagoen lekuetan animalien oinatzak geratzen dira markatuta. Bila itzazu eta asmatu zein animaliarena den.
- Lokatzetan salto egin.