Magdalenen errezeta

Kirikino Atseden Taldearen irudia.

OSAGAIAK

  • 3 arrautza
  • 75g azukrea
  • 75g irina
  • Legami kafe koilarakada bat
  • 75g olio fina
  • Limoia edo txokolatea aukeran

PRESTAKETA

  1. Arrautzak eta azukrea irabiagailuarekin harrotu itzazu.
  2. Nahastura horri, irabiagailuaren laguntzaz, irina eta legamia nahastu. 
  3. Azkenik olio fina gehitu, hau ere irabiagailuarekin harrotu beharko duzu.
  4. Magdalena kapsula, erdia baino gehiago bete, azukre pixka bat bota gainean (edo limoi birrindu zein txokolatezko pipitak gehitu ahal dizkiozu)  
  5. Labea aldez aurretik berotzen jarrita, sartu ezazu kapsuletan jarritako oreak labean. 12 minutuz, 180 gradutan.
  6. 12 minutu pasatuta, atera itzazu magdalenak labetik, hotzizten utzi eta jateko prest izango dituzu.
  7. On egin!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide