KOPLA LEHIAKETA | Oles oles amalurra esna zaitez!

Otsailaren 4ko ospakizuen bueltan -santa ageda bespera- Kirikiñoko kideek kopla lehiaketa antolatu dute, sormena, euskara eta natura uztartu nahian. Otsailaren 3a arte egongo da parte hartzeko aukera.

Proposamena sinplea da berez:
Irrien lagunek egindako kantuari beste kopla bat gehitu beharra dago, sormenari eraginez, azpian klik eginez deskarga daitekeen fitxan dauden lerroak betez.

Kopla osatuta, lagun, familia eta lurra astintzeko makilak inguruan, zuen burua grabatu beharko duzue eta 688 726 665 telefono zenbakira bidali grabatutako bideoa.

Jasotako bideo guztien artean Zuhaitza liburu-dendan 30€ko opari txartela zozketatuko dugu. Bideoak bidaltzeko azken eguna, otsailaren 3a izango da.

Proposamena azaldu dugu txosten honetan.

Osatu beharreko koplaren zatia, fitxa formatuan, hemen.

Egitarau zabala osatialren 4rako, basoa esnatzeko modukoa
Otsailaren 2an, 17:30etan, Isasi auzoko Basoan santa ageda besperako kantuak prestatzeko kedada egongo da.

Otsailaren 4an aldiz, 17:30etan Isasi auzoko Isasi auzotik hasita, basoa kantuz esnatzeko ekitaldia egongo da. Ondoren askaria eskainiko dute auzokideek Ugarteko tabernetan zehar, Izar Mendiguren eta Asier Rubio bertsolarien doinuez lagunduta.

Jardueran parte hartzeko izena eman behar da, hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide