Osagaiak
- Kilo bat irin
- Zazpi arrautza
- 400 gramo azukre
- 250 gramo azukre (glas erakoa)
- 150 gramo gantz
- 100 gramo gurin
- Legamia sobre bat
- Anis esentzia (5 gramo)
Prestaketa urratsez urrats
- Opilak bi "zati" nagusi ditu: opila bera eta gaineko geruza zuria.
- Opila egiteko, osagai guztiak nahastu eta orea egin beharko dugu, baina kontuz! Erabili behar ditugun arrautzen bi zuringo eta glas erako azukrea gordeko ditugu gaineko geruza zuria egiteko.
- Orea prest dugunean, nahi dugun forma emango diogu gure opilari eta 180 gradutan jarritako labera sartuko dugu, urre kolorea hartzen duten arte.
- Opila labetik ateratzen dugunerako, prest eduki beharko dugu zuringoekin eta glas azukrearekin egindako nahasketa, eta pintzel baten laguntzaz jarriko dugu opilaren gainean. Ez du ezer gehiago beharko.
OPILARI IZENA JARRI
Ohitura izaten da, opilaren gainean, txokolatearekin izenak jartzea. Nahi duguna jar dezakegu: geurea, etxeko denena... Eta marrazkiak ere egin daitezke, jakina!
On egin!
Errezeta hau, guraso.eus webgunetik ekarri dugu Creative Commons lizentziari esker, aitortu eta berdin partekatu.