Jolas parke hau agian ezaguna da askorentzako, baina oso interesgarria da. Parke honetan jolasa ez dago bideratua, haurrak ez du beti leku berdinetik igo edo jaitsi behar. Egitura berdinarekin jolasteko hamaika jolas ezberdin daude. Jolasa bideratuta ez egoteak, liskar gutxiago edukitzea ekartzen du eta haur gehiago hartu ahal izatea. Gainera, enborrei esker, hainbat adinetako haurrek jolastu dezakete, erronkak planteatuz. Oso parke interesgarria da, haurraren garapen sozial, fisiko eta kognitiboari erreparatuta.