IRITZIA

Euskara

Argazkia: Argia.eus

Zeinen ederra den zu euskaraz entzutea! Eta, tamalez, zeinen gutxi entzuten den! Abenduaren 3an euskararen Nazioarteko eguna ospatu egiten dugu, 30 urtetik beherako pertsona gehienek euskaraz ulertzeko eta hitz egiteko gaitasuna duten arren, erabilera datuak ez dira hain politak. Hizkuntza modu holistiko batean landu behar da esparru guztietan, eskolan ikastearekin soilik ez genuke ezer egingo etxean lantzen ez bada. Eta etxean erabilita soilik ez genuke ezer egingo aisialdian edo teknologia berrietan erabiltzen ez bada.

Globalizazioak oro har ekarri du pantailetatik kontsumitzen den hori ez izatea euskaraz, gaur egun youtuberrak, influencerrak, tik-tok, marrazki bizidunak… gazteleraz edo ingelesez kontsumitzen dituzte haur eta gazteek, honek eragin handia duelarik haien hizkuntza ohituretan.

Egoera honen aurrean, zer egin? Euskara sustatzeko ikerketek bi gauza diote: derrigortasunik ez eta erabileraz kutsatu. Derrigortasunak hizkuntza gogaitzea ekar dezake, hizkuntzatik aldentzea, horregatik hizkuntza sustatzeko sariak eta zigorrak ez dira metodorik eraginkorrenak. 

Hizkuntzaren erabilera norberaren hautu politiko bat da, baina hautu politiko hori txikitatik sustatu daiteke. Euskarak eremuak irabazten jarraitu behar du, eskola konkistatu zuen moduan, teknologia berriak konkistatu behar ditu orain, gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin euskaraz egiteko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide