IRITZIA

Gabonak

Erabiltzailearen aurpegia Kokoriko Hezkuntza Faktoria 2020ko abe. 21a, 06:00
Olentzerok irudikapen asko izan ditu historian zehar. / Eider Garcia Gomez

Urteko gaurik luzeenak datoz, suak argitzen dizkigu gau ilunak. Gabon egunaren ostean, eguna gauari tartea irabazten joango zaio. 

Betidanik izan da garai berezia. Aspaldi enbor handi bat moztu egiten zen eta sura botatzen zen, argitasuna emateko gaurik luzeenei.

Gabon garaia berezia da haur eta gazteentzako, oporrak hartzen dituzte eta hain maitatuak diren Olentzero eta MariDomingiren bisitak jasotzen dituztelako. Mitologiako bi pertsonaia hauek euskara eta euskal kulturaren zaindari bilakatu dira azken urteotan.

MariDomingi eta Olentzero bakoitza bere etxean bizi da, baserrian. Hotzari aurre egiteko, biek ikatza egiten dute, eta gabon garaian etxeetatik banatu. MariDomingi, horrez gain, abeltzaina ere bada, animaliak gobernatu egiten ditu egunero eta Amalurraren zaindari ere bada. Ez da Olentzeroren bikotea, ezta laguntzailea ere. Olentzeroren laguna da, baina aparteko bizitza duen pertsonaia da.

Gabonetako bi pertsonaia hauek beraz, kontsumismo basatitik harago, badute gure kulturan, Amalurrean eta baita hizkuntzan ere paper garrantzitsu bat. 

Kendu diezaiegun Olentzero eta MariDomingiri kontsumoaren mamua; horrela, utziko diote gurea ez den Santa Clausen itxura hartzeari, eta euskal mitologiaren zaindari izatera pasatuko dira. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide