IRITZIA

Mugak

Erabiltzailearen aurpegia Kokoriko Hezkuntza Faktoria 2021ko ots. 7a, 06:00

Haur baten hezieran bidelagun izateak, presente eta aktibo egotea eskatzen du. Eta hori lan nekeza da. Haurra errespetuz eta maitasunean hezi nahi dugu, askatasunean. Askotan askatasun hau, muga ezarekin nahastu egiten dugularik.

Haurrek behar beharrezkoak dituzte mugak. Badira muga fisikoak, inguruko arkitekturak edo gure herria zelan eraikia izan den mugatzen dutenak. Muga hauek barneratzea oso erraza da jadanik ezarriak daudelako. Zer gertatzen da ordea helduok jarri beharreko mugekin? 

Beharrezkoak dira, haurra emozionalki eta zoriontasunean hezteko. Alabaina, muga horiek maitasunez eta enpatiarekin jarri behar dira, eta beharrezkoa den irmotasun guztiarekin. Hau da, limitea ez da oihu batekin jarri behar, baina behin jarrita ezin da egunero aldat. Alegia, muga bat ezartzen denean, ezin da egun bateko kontua izan. Egunero gauza bera dela ulertu behar du haurrak. Horregatik garrantzitsua da muga horiek haur horren heziketaren parte diren heldu guztiek ezagutzea eta adostea. Horrela, koherentziaz jokatuko da haurrarekin.

Garrantzitsua da mugak  haurraren hazkuntzaren neurrikoak izatea, ulerkorrak eta, posible bada, haurraren gai horrekiko iritzia entzunda jarriak. Ez ezarri mugarik sari edo zigorrekin, ez eta mehatxuekin ere. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide