IRITZIA

Irakurri

Argazkia: Argia.eus

Askotan entzuten dugu gazteek ez dutela irakurtzen eta irakurzaletasuna piztu behar dela. Gurasoen kezka izaten da nerabezaroan sartzen ari diren gazte horiek liburu batekin ikustea. 
Has gaitezen hasieratik, gezurra da gazteek ez dutela irakurtzen. Gazteek irakurtzen dute, pantailetara lotuta daudenean irakurtzen ari dira, Whatsappa, edo sare sozialak erabiltzen dituztenean irakurtzen ari dira. Beraz, bai beraien egunerokotasunean irakurri egiten dute.

Eta zelan piztu zaletasuna bestelako testuak irakurtzeko? 

Bide ezberdinak jorratu daitezke. Alde batetik, eskaintzan jarri behar da begirada, askotan poemak edo komikiak izaten dira irakurtzera animatzen dituzten testu motak.

Bestetik, aukeratu momentu eroso eta egoki bat irakurtzeko, gauetan afaldu ondoren une interesgarria izan daiteke, modu honetan ere gure gorputza lasaitzen hasten delako.

Eta garrantzitsuena, haur eta gazteek ikusten dutenaz ikasten dute, ez bagaituzte helduak irakurtzen ikusten, etxean helduen artean ez badago eleberri bat irakurtzeko ohiturarik, zaila izango zaigu gazte hauek irakurtzera animatzea.

Beraz, prestatu gune goxo eta eroso bat, eta has gaitezen etxeko denak irakurtzen! 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide