IRITZIA

Camila

Erabiltzailearen aurpegia Kokoriko Hezkuntza Faktoria 2021ko mar. 14a, 07:00
Iragan martxoaren 8an Amurrioko eginiko irudi bat. / Aiaraldea.eus

Esnatu naiz eta betiko errutinari ekin diot, atzo gaueko afariko platerak oraindik mahai gainean daude, garbitu ditut eta etxea atontzeko tartea hartu dut. Azkar batean gosaria prestatu dut eta haurra esnatzera abiatu naiz, eskolara joan behar du ni lanera joan ahal izateko.

Martxoak 8 da gaur, eta irratian entzun dut arratsaldean mobilizazioak omen daudela kalean, nik ordea, agurea zaindu behar dut, lan egin behar dut. Europara etortzea zen nire ametsa, eta fisikoki hemen egon arren, egunerokotasunak ez dit ingurua bizitzen uzten. Etxea atondu, gosaria, haurra, agurea, bazkaria, haurra, agurea, ama, afaria, haurra, etxea… Errutinak erruleta bat dirudi, egunetik egunera arrakala sakonagoa egiten duena nire bizitzan eta gorputzean.

Aurten irakurri dut: Dena aldatu sistema arrakalatu, nire buruari esan diot: "Camila, garaia da gelditu eta dena aldatzeko. Garaia da barruko orbanak, sistemari eragiteko". Nork jarri zidan niri zaintzen arduraren zama gainean? Emakume jaiotzeagatik, diferentzia txiki horregatik, nik egin behar al ditut zaintza lanak? 

Hezkuntzak, bai etxekoak, kalekoak zein eskoletakoak, ardura handia du “dena aldatzeko”, ezberdin heztetik, hezkidetzan heztera pasa behar gara, sistemak inposatutako genero roletatik at! Zaintza erdigunera ekarri, eta dagokion lekua hartu behar du sisteman.

Hezkuntzatik ere dena aldatu eta sistema arrakalatu beharra daukagu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide