IRITZIA

Uda haurrentzat

Kokoriko Hezkuntza Faktoriaren udalekuak. / Aiaraldea.eus

Kokoriko Hezkuntza Faktoria lantaldeko kideek iritzi zutabea plazaratu dute, uda sasoian haurrei eskaintzen zaizkien eskolaz kanpoko eskaintzaz hausnartzeko.

Uda heldu da, eta egunik luzeenak dakartza berarekin kaleak gozatzeko eta berreskuratzeko unea da uda. Eskolek itxi dituzte beraien pertsianak eta haurrentzako deskantsurako unea heldu da. Iraila laster etorriko da, bien bitartean gozamenerako tartea dugu aurretik.

Bai, merezitakoa esan dut, haur asko ikasturtea estresarekin bizi dutelako askotan, egunaren orduak guztiz okupaturik beraientzako tarte gutxi izanda.Eskolan ordu piloa ematen dituzte haur eta gaztetxoek. Heltzen ez den arren, langile batek egunean sartzen duen lan jardunetik gertu ibiltzen dira haurrak. Ematen du eskola prozesua, lan munduko erritmoa aguantatzeko adaptazio prozesua dela.

Ez hori bakarrik, eskola orduez gain, eskolan emateko denborarik izan ez dutena etxerako lan moduan eramaten dute haurrek, eta horrek horien jarduna handitzen du. Etxerako lanak askotarikoak izan daitezke eta badaude ikasketa batzuk agian soilik etxekoekin eman daitezkeenak eta beraz etxerako lan horiek egokiak izan daitezke. Gehienetan ordea, eskolan eman beharreko materia ez bukatua da etxeetara eramaten dutena haurrek. Honek bi gauza adierazten ditu: batetik eskolak ez duela ematen eman beharrekoa, hau da, eskolak ez duela gaitasunik eman beharreko eduki guztia emateko eta bereganatzeko; eta, bestetik, lan jarduna asko handitzen zaiela haurrei.Haur eta gazteek bizi duten egoera honi, eskolaz kanpokoak gehitzen badizkiogu (haur eta gaztetxo gehienek behintzat astean batean apuntatuta daude), beraien denbora guztiz egituratua geratzen da eta jolaserako eta sormenarentzako denbora gutxi geratzen zaie haurrei.

Era askotako eskolaz kanpokoak daude, baina, geroz eta gehiago dira ikasketa helburu argi bat daukatenak, eta ez jolasa eta ondo pasatzea helburu dutenak. Azken hauek denbora galtze moduan hartzen dira.Horregatik, bai uda heldu da, eskolaz kanpokoak bukatu, eskolek ateak itxi dituzte eta haurrek azkenean badute beraien denbora kudeatzeko aukera, denbora ez egituratua gozatzeko aukera, aspertzeko aukera eta, beraz, haien buruan asperdura ekiditeko modu ezberdinak sortzeko aukera. Utz diezaiegun haurrei denbora ez egituratu hau gozatzen, eta ez gaitezen hasi, merezi duten udan, beraien denbora guztiz egituratzen udaleku eta abarrekin. Haurrek merezi dute, behar dute askatasunezko une horiek bizi, beraien denboraren kudeaketa egin, aspertu, udan haurrek gozatzeko eskubidea ere badute, utz diezaiegun! 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide