IRITZIA

Tabu

Iritzi zutabea plazaratu du Kokoriko Hezkunzta Faktoriak. / Aiaraldea.eus

Gaurkoan gai Tabuez hitz egin nahiko nuke, jendartean gaudenean hitz egitea kostatzen den gai horietaz, gure barrenak nahastu eta zanpatzen duten arren gutxitan jendarteratzen ditugun gai horietaz.

Ez da erraza prosezu gogorrak bizi direnean hauek azaleratzea eta hauek kontatzea, kaletik “zelan zaude?” galdetzen digutenean gaizki egonda ere ondo umil eta lotsati batekin erantzuten dugu. Ez soilik ezagun ditugun pertsona horiekin, konfiantzako jendearekin ere berdin jokatzen dugu.

Presio ikaragarria sentitzen hasten dira pertsonak (emakumeak batez ere) hogei eta hamar urteren bueltan gurasotasunarekin. Jendarteak erloju krudel bat jartzen du martxan eta kanpai hots bakoitzak barrenak nahastu egiten gaitu. Soinu hauek gertukoengandik eta urrunago kokatzen diren pertsonengatik etortzen dira, batzuetan urrun daudenei erantzutea errazagoa egiten zaigularik.

Nabaritzen den presio hori ez da erraza kudeatzen, egoera ezberdinak bizitzen dituzten pertsonentzat. Asko eta askok zailtasun handiak dituzte haurrak biologikoki izateko eta egoera horretan egotean, labankada moduan hartzen dituzu jasotzen diren hainbat eta hainbat komentario. Beste batzuk, biologikoki haurdun geratu eta modu naturalean abortatu egiten dute. Badaude asko eta asko ere, prozesu horretatik pasa nahi ez dutenak eta haurrik izan nahi ez dutenak. Badaude kasuak ere, haurra adopzio bitartez izan nahi eta paper artean itotzen direnak.

Edozein delarik kasua, oso gutxitan hitz egiten da kontu hauez publikoki, baina, komentario asko eta jasandako presioak sortzen duen mina ikaragarria da. Gaia naturalizatu beharra dago, kalera atera, konfiantzazko eremuetan hitz egin. Eta komentario bat, epaiketa bat, gorputzera begirada konkretu bat egin aurretik pentsatu zer nolako mina sortu dezakeen. Haurdun ez dagoen norbait, haurdun ez badago edo ezin duelako edo ez duelako nahi da eta bi kasuetan egin daitezkeen komentarioak mingarriak suertatu daitezke. Begiratu norbere zilborrera eta ez ondokoen bizitzetara! 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide