LAN ESKAINTZA

Kokoriko Hezkuntza Faktoria kudeatzaile baten bila dago

Lanpostua beteko duen pertsonaren ardura izango da Kokoriko Hezkuntza Faktoriaren hezkuntza ez-arautuko proiektuak kudeatzea.

Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek abenduaren 2a (ostirala) baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera (erdaretan idatzitako curriculum edo aurkezpen gutunak alboratuko dira). 

Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko interesdunek 693 85 53 12 telefono zenbakira deitu dezakete. 

Lan-deialdia ebazteko kronologia
  • Azaroak 21: Lan-deialdiaren zabalpena.
  • Abenduak 2: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna.
  • Abenduak 5-9: Jasotako hautagaitzen azterketa.
  • Abenduak 12-16: Hautatutako pertsonen elkarrizketak eta hautafrogak.
  • Abenduak 19: Ebazpena.
  • Abenduak 26: Lan inkorporazioa.
Funtzio nagusiak
  • Hezkuntza ez-arautuko proiektuen kudeaketa (udalekuak, eskolaz kanpokoak, zaintza zerbitzuak…).
  • Diru-laguntza eta lizitazioen prestakuntza.
  • Hezkuntza proiektuen diseinua, garapena eta jarraipena.
  • Proiektuen kudeaketa ekonomikoa.
  • Langileen kudeaketa.
Eskatzen da
  • Proiektuen kudeaketan (pedagogikoa eta ekonomikoa) eskarmentua edo gaitasuna. 
  • Hezkuntza edo kudeaketa alorreko titulazioa.
  • Euskara ondo menperatzea.
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Lan taldeen zuzendaritza eta koordinazioan eskarmentua edo gaitasuna.
  • Dinamizazio eta ekintzailetza gaitasuna. Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna. 
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna.

Baloratuko da

  • Hezkuntzako titulazioa (Pedagogiako Gradua, Soziologiako Gradua, Gizarte Hezkuntzako Gradua…).
  • Aisialdiko Zuzendari titulua.
  • Hezkuntza metodologia garaikideen eta baloreen hezkuntzaren ezagutza.
  • Sare sozialen eta webgunearen kudeaketa ezagutza.
  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren proiektuaren ezagutza eta proiektuarekiko atxikimendua.
  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriako boluntario taldeetan parte-hartzea.
  • Aiaraldea eskualdea, eragile eta entitateen ezagutza.
  • Aiaraldean jaio eta bizi izatea. 
Eskaintzen da
  • 40 orduko lanaldia.
  • Aitatasun-baja kubritzeko lan-postua, hau amaitzerakoan lan-postua egonkortzeko aukerarekin.
  • Ordutegi malgutasuna. Bizitza pertsonala eta laborala kontziliatzeko erraztasunak. 
  • Lanaldiaren %20a telelanaren bidez egiteko aukera.
  • Urteko soldata: 21.000 euro gordin.
  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
  • Lantalde gazte eta dinamiko baten parte izatea.
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide