Lanaren oparia

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Iriarte 2013ko abe. 16a, 12:35

Aurtengo lau t’erdiko banakakoa asko gustatzen ari zait. Irujok eta Olaizolak asko sufritu dute finalera iristeko. Baina Saralegiri buruz mintzatuko naiz, Amezketako pelotari fina. 34 urterekin bizitzako lorpen handiena jaso du, aurtengo lau t’erdiko semifinaletan sartzea. Sorpresa handia izan da askorentzat. Bere kontratua  bukatzear egonagatik oso ondo prestatu du txapelketa. Gutxi batzuek espero zuten holakorik. Balmasedan Urrutikoetxearen kontra, partida konpletoa jokatu zuen; erraz irabaziz, dirua nabarmen bere aurka zegoenean. Hurrengoa Logroñoko Adarraga pilotalekuan jokatu zuen, Titin III. aren kontra. Errioxarraren azken txapelketa zen eta Ekaitzek kriston jipoia eman zion, final laurdenetarako txartela lortuz. Final laurdenetako ligaxkan, hiru partidu jolastu eta bi irabazi zituen; Iker Arretxe eta Mikel Idoate garaituz eta Oinatz Bengoetxearen kontra galduz. Hala, final erdietarako txartela eskuratu zuen. Final erdietan hezur gogor bat Amezketarrarentzat: Aimar Olaizola goizuetarra, sei final jokatu eta sei aldiz txapeldun, ia ezer ez! Baina goizuetarrak, latz sufritu behar izan zuen Ekaitzi irabazi ahal izateko. Partida Iruñeko Labriten izan  zen. Solairu guztiak amezketarrez beteta. Eta azkenean Aimarrek irabazi, 22-18. Hortxe zapuztu ziren Ekaitzen aukera guztiak finalean sartzeko. Hala ere, bere bizitzako lorpenik handiena ikusita denok espero dugu enpresak kontratua luzatzea. Horrela pilotazale guztiok gozatzen jarraituko dugu. Aupa Ekaitz, asko gustatu zaigu lau t’erdiko txapelketa zurekin!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide