Krisia dela eta pilotari profesional batzuk lau partida jokatzen dituzte hilean, beste batzuk bat. Gaur egun ez dira festibal asko ateratzen aspaldi bezala. Dana aldatu da. Lehen fraka eta kamisetak zuriak ziren. Gerrikoak erabiltzen ziren jakiteko nortzuk ziren gorri eta zein urdin. Frontoiak zuriak zirenez pilotak beltzak. Gaur egungo pilotak 100-107gramokoak dira. Lehen handiagoak zirenez, eskuko parte handi bat estaltzen zuten, oraingoak berriz txikiagoak tamainaz eta azkarragoak frontoian. Hortik dator eskuetako min famatua. Min horiek ezberdinak izan daitezke baino askotan tendoien hantura da.
Aurtengo binakako txapelketan, ordezko pilo sartu dira, titularrak eskutatik izorratuta zeudelako. Baita ere ordezko batek, lehen mailako pilotari bat ordezkatzea eta hortik bi egunetara bigarren mailako beste bat. Nik ez dut sekulan halakorik ikusi. Dauden bi enpresen gainetik, federaziorik ez egotea ez da batere normala. Nahi dutena egiten dute, arauak haien mesedeetara aldatzen.
Eta gertatzen dena zera da. Pilotari titular batek partida gogor asko jarraian jolastuta izorratu daitekeela. Gero enpresak, ordezko bat sartuko du, baliteke ordezko hori hilabetean jolastu gabe egotea, eta gero gertatzen da gertatzen dena...
Kontuak kontu ni astebururo telebistara itsatsita nago munduko kirolik politena ikusteko Josetxo Lizartzak esaten duen moduan. Gainera orain binakako finalerdien atarian gaudela... zein izango da bikote txapelduna?