U rtero erretiratzen dira pilotariak. Batzuk lesioen ondorioz, beste batzuk enpresek ez dietelako kontratua berritzen.
Duela gutxi, Augusto Ibañez Sacristán, TITIN III -ak bere azken partidua jolastu zuen Logroñoko Adarraga pilotalekuan, 45 urtekin. Marka haundia berea. Nola da posible adin horrekin estelarrak jokatzea? Harrigarria benetan, esango nuke nik.
Bere joko klase errioxarra oso gustokoa dute pilotazale gehienak, beti erasoan jokatzen bukatu du bere ibilbidea frontoietan. Azken urteetan ere!
43 urterekin binakako txapeldun geratu zenean txapela kentzeko moduko momentuan zegoen. Ehun partidu baino gehiago jokatzera iritsi da urte batean. Ez zuen inoiz lesio larririk izan. Bi partida jarraian, hiru eta lau baita ere.
Xabier Euzkitzek esan zuen behin TITIN III. euskal telebistan erderaz gehien hitz egin duena izan dela. Hori ere marka.
Faltan botako dugu, ostiral gauetan eta igande arratsaldeetan TITINen partidu pilo ikusi ditugunok! Bere bolea, gantxoa, polemika, eta abarrak.
Inork ez du esango, pilotari oso polita, on eta espektakularra izan dela baina bakoitzak bere iritzia edukiko du. Nik badaukat nirea.Espero dut bizitza hontan bera bezain ona den beste pilotari bat ikustea!