Aratusteak

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Ulibarri Orueta 2014ko mar. 10a, 09:45

Aratuste eguzariaren aitzakian, 1688an Urduñan gertaturiko soka-dantza baten berri dakarkigu, dantza berezia apaiz kabildoa izan zuelako protagonista. Kabildoaren eta Udalaren arteko tira-bira bat genuke leherrarazle, abadeek manifestazio bitxi hau antolatu ei zuten eta.

Izan ere, abuztuaren 17an, apaizek txistulari bat ekarri zuten goizean antolaturiko elizbira batean jo zezan. Arrastian baina, beste asmo bat zuten: zazpi abadek (aurresku- eta atzeskularia barne), euren eliza-janzkera disimulatuz, soka-dantza bat hasi zuten. Abade mozorrotuak parrokiatik irten ziren eskutik oraturik eta, danbolin soinuaz, plaza nagusia igaro eta hiriko kaleetan zehar ibili ziren soka-dantzan eguna argitu bitartean. Gautu zenean dantzari utzi ordez, argi-zuzi bat irazeki eta hiri-bazterretan jarraitu zuten dantzariek. Herriko biztanleek, mutil eta nagusi, soka-dantza bitxi hau kalerik kale lagundu zuten eta, nola ez, egungo manifestaziotan legez “Gora kabildoa!” eta antzeko oihuak entzuten ziren soka-dantzan zehar. Dirudienez, guztien artean aurreskularia zen oihu, salto eta artazirik gehien egin zuena.

Udalak probokaziotzat jo zuen abadeen dantza hau, eta apezpikuari berri ematea erabaki, honek apaizak zigor zitzan. Alabaina, ez dakigu apezpikuaren agindua edo dantzariek inolako zigorrik izan ote zuten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide