Jai egunak baino gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Urkixo 2014ko ira. 11a, 07:39

Aspalditik dagoen ahalegina Aiaraldera iritsi da. Saltoki kate handiek jai egunetan irekitzearen nahia langileen kontrako erasoa dela eurek ere jakin badakite. Langileen prekarizazioan sakontzen dute. Lana eta familia bateragarriak izateko atzerapauso larria da. Sektore hau guztiz feminizatua dago, beraz, emakumeak dira irekiera hauen ondorioak pairatzen dituzten langileak.

Bezerook, eta ondorioz, gizarteak ere eraso hau pairatzen dugu. Aisialdiaren kontrako erasoa da. Kontsumismo basatiaren izenean igande eta jai egunetan erosketak egiteko beharra sortu nahi dute.

Hori al da nahi dugun eredua? Saltoki handietan edo hiriburuetako hainbat kaleetan eman nahi dugu gure jai egun edo aisialdia, kontsumitzen? Existitzen ez den behar hori sortu nahi digute.

Sindikatuak, merkataritza elkarteak, erosle elkarteak... irekiera hauen kontra agertu diren arren, PNVk, Eusko Jaurlaritzatik, kontu hauetan Espainako legeak baino larriagoak diren lege berriak inposatu nahi ditu diruan eta turismoan oinarrituta. Norentzako dirua? Norentzako legeak? Hau da Euskal Herrirako nahi dugun eredua (eta turismoa...)?

Igande eta jai egunetan irekitzen duten saltoki hauetan ez dut erosiko, ez igandeetan ezta asteko edozein egunetan ere. Ez diet nire babesa emango. Guztion aisialdia defenda dezagun.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide