Artearen hazia

Erabiltzailearen aurpegia Kontxesi Elejalde 2016ko api. 18a, 12:50

Ikastetxe baten irakasle, langile, ikasle eta ikasle ohiak batu dira proiektu baten inguruan, norberaren arte lanak erakusteko. Zer dute komunean? Aresketa Ikastolarekin duten edo izan duten harremana, besterik ez.

Ez bilatu erakusketa honetan diskurtsoa bideratzen duen haririk, ez baitago, adin ezberdinetako artistak ditugu, batzuk nerabezaroan, beste batzuk gaztaroan eta beste batzuk, bizitzaren udazkenean lehenengo urratsak ematen. Nor bere hamarkada eta esperientziaren seme-alaba, horrek dakarren aberastasunarekin.

Sormen lanek bestalde, gaur egungo artearen oinarrizko ezaugarriak betetzen dituzte, adierazteko hainbat forma etengabe bilatzen baitituzte: abstrakzioa, arte kontzeptuala, originaltasuna, esperimentazio artistikoa eta egilearen beraren aztarnak dira ezaugarri nagusiak.

Erakusketa honetan zera aurkituko dugu: naturari buruzko argazki bilduma, hiriko argazkiak, collage digital kontzeptualak, instalazio bat, perfomance baten bideo esperimentala, burdinezko eskultura bat; diseinuari dagokionez, maketak, kartelak, eta bestelako artikuluak, ilustrazio eta diseinu grafikoaren lanak, begirada berri bat zeramika lanei.

Eta zer esan gazteenek aurkeztu dituzten lanei buruz, egile ezagunak erreferentzia hartuta daude hainbat lan: Picassoren Gernika, Niki de Saint Phaleren nanak, XX. mendeko argazki ikoniko bitxiak egiteko plastikozko elementuz osaturik, beste lan batzuetan naturako elementuak eta etxeko gauza arruntak birziklatu dituzte zentzu berri baten bila. Alabaina, aurkeztutako lan guzti-guztietan egilearen distira nabarmentzen da.

Hortaz, zein da interesgarriena? Artista eta arte lan hauek batzen edo ezberdintzen dituena?

Aresketa Ikastolarekin izan duten harremanetik abiatuta, artea iparrorratz duen proiektu komunean aritu dira Miren Murgaren koordinatuta. Hori da batzen dituena, hain zuzen ere. Zorionak eman beharra dago ikastetxe batek plastikaren alde egin duen apustu eta agerpen nabariagatik.

Hori bezain interesgarria, erakusketan adierazten den aniztasuna, kontzeptuak adierazteko teknikak eta modu ezberdinak, berezko mezuak, beharrezko irudiak. Ezberdintasun hori ere ederra da. HAZIA LANDATUTA DAGO, orain lorezainak bezala, hazia ureztatu, zaindu besterik ez da egin behar fruituak ikusteko.

Erakusketa: ARTEAREN HAZIA

Tokia: “La Casona”ko erakusketa aretoa, Aldai 2, Amurrio

Egunak: apirilaren 18tik maiatzaren 4ra bitarte

Sarrera: doan

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide