Judy Chicago artista, sortzaile, irakasle, eta humanista iparamerikarraren obrarik esanguratsuenetakoa, “The dinner party”, emakumeak historiatik baztertzeko zegoen zabarkeria zikloarekin apurtzeko asmotan sortu zen 70ko hamarkadan.
Instalazioa triangelu erako mahaia da, bazkaltzeko atonduta. Bertan 39 toki daude, eta mendebaldeko zibilizazioaren eraikuntzan garrantzia izan duten 39 emakume irudikatzen dute. Mahai azpian, zoruan 999 emakume historikoen izenak ere idatzita daude.
Baxera eta mahai-zapi bakoitza dekoratuta dago omendutako emakumearentzat, kolore eta sinboloen bitartez ordezkatuta. Zeramikazko platerek emakumeen sexu-organoa gogorarazten dute. Objektu hauek artisau teknikekin landu eta 400 emakume baino gehiago boluntario aritu ziren , instalazioa egiteko.
“The Dinner party” eztabaidagai izan zen bere garaian eta gaur egun ere.
2007tik aurrera New Yorkeko Brooklyn museoan erakusten da, eta urtean 200.000 bisitari ikustera doaz.
Judy Chicagok artearen mundu androzentrikoaren aurrean, mundua berriz pentsatzeko eta asmatzeko saiakera egiten du. Arte feministaren eta arte-hezkuntzaren aitzindari bihurtu zen Kaliforniako Estatu Unibertsitatean (Fresnon) emandako emakumeentzako programa paregabe baten bidez. Alde batetik jasotako jakintzei desobedientzia eta beste aldetik emakumeen historian egon den jakinduriaren defizita, irudien defizita azalarazten du.
“Why not Judy Chicago?” Zergatik ez Judy Chicago? Bilbon dagoen erakusketaren izenak emakumeen ukazioa aipatzen du, eta beste neurri batean, arte feministan aitzindari izan den artista, oraindik ere, arte instituzioetan ez dutena onartu.
Urtarrilaren 10era arte aukera dago Judy Chicagoren lanak Bilbon ikusteko.
Erakusketa: Why not Judy Chicago?
Tokia: Azkuna zentroa, Bilbo.
Noiz arte: 2016ko urtarrilaren 10era arte
Sarrera doan