Otsailaren 6an Ceutako Tarajal hondartzan gertatuako 15 heriotzek erakusten dute Europara sartzeko ahalegina egiten duten guztiak jasaten duten krudeltasuna. Eta, dena, lehen munduko pasaporte ofizilalik ez dutelako.
Hau, protagonistak itsasoan lurperatzen dituen beste odisea bat baino ez da. Azken hamar urteetan mediterranear itsasoan 20.000 lagunek galdu baitute bizia. Edo, azken kasu honetan bezala, hondartzetan. Izan ere, migratzalieak politika basati eta gizagabeen biktimak dira, neurri krudelek mugatu egiten dituzte; mugak salbu mantentzearen aitzakiapean.
Era honetako gertaerek bistan uzten dute zein gutxi balio duen bizitzak Hegoa eta Iparra bereizten duten horientzat. Egoera ekonomikoagatik miseria latzean bizi direnak bizirauteko behartuta daude haien herritik alde egitera. Beraz, Europar nazioetako interes ekonomikoen menpe geratzen dira; duten apurra lapurtzen diete, eta ordaintzea ezinezkoa zaien zorren biktima bilakatzen dituzte.
Ezin dugu onartu gizakionganako horrelako krudelkeria gehiagorik. Ezin dugu onartu zeharkatu ezin diren hesiak eraikitzerik. Emakume, gizon eta herri guztiak errespetatuko dituen mugarik gabeko mundu baten alde, migrazio politika honi ez!