Lorpen aipagarri honen arduradunak Enara Goikoetxea, Ane Azula, Xabier Jiménez eta Naroa Borbolla dira. La Milagrosako DBHko 4.mailako ikasle hauei ideia berritzaile hau bururatu zitzaien: ekodiseinuan oinarritutako eraikin adimenduna, ECONSTRUCCION izendatu dutena. Bere ezaugarri nagusien artean ur eta energiaren aurrezpena dago. Proiektu hau egitea Ekintzailetza eta enpresa jardueretarako hastapena irakasgaiaren helburuetariko bat zen, eta lana burutzerakoan bi baldintza ezarri ziren, alde batetik metodologia kolaboratiboa erabiltzea eta beste aldetik ideaiaren jasangarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa lortzea ziren.
Ideiaren bidegarritasuna aztertu ondoren eraikinaren prototipoa diseinatu eta Marketing-estrategia definitu zuten. Emaitza oso ona zen eta La Caixa-k antolatutako “Desafio emprende” izeneko lehiaketan aurkeztu zuten. Orain, beren esfortzuak eta ilusioak saria izan dute: Bartzelonan proiektua defendatuko dute adituen epaimahai baten aurrean eta lehenengo bost finalisten artean geratzen badira Silicon Valley-ra, (San Frantzisko), joateko bidaia irabaziko dute. Oso lan gogorra egin dute eta Bartzelonara joateko saria merezitakoa da, zalantzarik gabe.
Hau da proiektuaren bideoa: