Zuk bizi izandako mundua zure seme-alaben mundua al da?

Erabiltzailearen aurpegia La Milagrosa Laudio 2018ko aza. 15a, 13:00

Ama orearekin %100 zekalez egindako ogia dohainik banatuko dute. / La Milagrosa

Datorren astelehenean, azaroaren 19an, gai honi buruzko hitzaldia izango dugu La Milagrosa ikastetxeko beheko areto nagusian. Interesatuta dagoen edonor etor daiteke.

INIDE ( Ikerketa eta hezkuntza dinamizazio talde diziplinartekoa ) taldekoek hitz egingo digute saio teoriko-praktiko honetan. Arratsaldeko 6:00etan hasiko da eta ordu bateko iraupena izango du, gutxi gorabehera.

Hitzaldi honen helburua ikaskuntza kooperatiboa hurbiltzea izango da, batez ere hain aldakorra den mundu honetako errealitate berria garaiz ulertzea kostatzen zaigun pertsonoi; ikastetxetik metodologia honek gaurko munduan bizi diren pertsonen garapen osoari erantzuten diola ulertzen dugulako.

Mintzaldi hau erlazionatuta dago datorren ostiralean, azaroaren 16an, 8:30etik 9:30era ikastetxeko sarrera nagusian egingo den “Mens sana in corpore sano” ekintzarekin; Laudioko auzokide guztiok gonbidatuta zaudete.

“Mens sana in corpore sano” ama orearekin %100 zekalez egindako ogia dohainik banatzean datza; den-dena egin dute La Milagrosa ikastetxeko DBH 3. mailako ikasle batzuek, orearen hartziduratik labean sartu arte.

Ama orearekin egindako ogi hau “Mens sana in corpore sano” izeneko diziplinarteko proiektu bat da; lan kooperatiboan oinarrituta.

Proiektuaren xedea ogiaren elaborazioa eta ondorengo banaketa erabiltzea zen, curriculumaren ezagutza eta gaitasunak eta jarrerak garatzea. Hau guztia, talde ikuspegitik, lankidetzan eta helburu partekatuarekin. Gainera, dieta osasuntsuaren garrantziaz kontzientziatzea bilatzen du.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide