LA MILAGROSA

La Milagrosako ikasleek estatuko lehiaketa bat irabazi dute, beste 2000 proiekturen artean, "fake news" direlakoak agerian utziz

Erabiltzailearen aurpegia La Milagrosa Laudio 2020ko eka. 1a, 15:50

Campus Online batean hiru egunez parte hartu ondoren, New Yorkera eramango zituen lehiaketa bat irabazi dute.

Laudioko La Milagrosa Ikastetxeak bere ikasleen espiritu ekintzaile eta kritikoa bultzatu nahi du Ekintzailetza eta enpresa jardueretarako hastapena hezkuntza-proiektuarekin, eta proiektu horrek aintzatespen garrantzitsua lortu du berriro ere. Kasu honetan, Nahia, Jone, Ane eta Leire DBHko laugarren mailako ikasleek irabazi dute La Caixak bultzatutako erronka BeCritical lehiaketa, gazteen analisi kritikoa sustatzeko helburua duena, fake news delakoen aurka borrokatzera animatuz.

La Milagrosa ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasle hauek Emprende erronkan eta BeCritical erronkan parte hartu zuten, lehenengoan, TDAH duten haurrei zuzendutako App bat asmatu zuten, eta, BeCriticalen, Fake News ospetsuen aurka borrokatu zuten, iturriko urak maskuriko minbizia eragiten duela gezurtatuz.

Hemen ikusi daiteke proiektua aurkezteko eginiko bideoa.

Epaimahaiak bi proiektu horiek aukeratu zituen bi erronken finaletan parte hartzeko, baina COVID-19ren ondoriozko egoera zela eta, horietako baten artean erabaki behar izan zuten finalean lehiatzeko eta, beraz, BeCritical erronkaren alde egin zuten.

Urtero finala Bartzelonan ospatzen den 4 eguneko campusean jokatzen da. Bertan, aukeratutako taldeak elkarrekin bizi dira, tailerretara joaten dira eta beren proiektua hobetzen dute. Erronka bakoitzeko irabazleek AEBetara (New York BeCriticalen kasuan eta Silicon Valley Emprende Erronkaren kasuan) egindako prestakuntza-bidaia bat jasotzen dute sari gisa. Aurten, koronabirusak Campusaren ikuspegia aldatu du eta modu birtualean garatu da. Maiatzaren 5,6 eta 7an 340 ikaslek eta 25 irakaslek parte hartu zuten diziplina guztiak biltzen zituzten lan-jardunaldi trinkoetan: adituek emandako motibazio-hitzaldiak, proiektua prestatzeko saio teknikoak, komunikazio-tailerrak, yoga saioak, besteak beste.

Proiektua prestatzeko hilabeteetan ikasitako guztia eta Campusa bera laburbildu zituzten 4 gazteek bideo batean, eta aditu ospetsuen laguntza izan zuten. Ikerketa eta lan bikaina, azken saria merezi izan duena.

Aurten, uztailean AEBetara egingo diren bidaiak bertan behera utzi behar izan dituzte, eta taldeko kide bakoitzarentzat ordenagailuek ordezkatu dute saria.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide