Edukiontzi horian botatzen diren hondakinen % 20 gaizki sailkatzen dira eta zabor-poltsaren % 24 horira bota daitezke, eta horrek milaka euro aurreztea ekarriko luke.
Datorren ostegunean, otsailak 11, Laudioko plazan 8 palet egongo dira ikusgai, plastikozko hondakinekin. Erakusketa 9:00etatik 14:00etara eta 16: 00etatik 18: 30era izango da. Ondoren, hala eskatzen duten ikastetxeetan edo kultura-zentroetan jarriko da ikusgai.
Joan den ikasturtean, La Milagrosa ikastetxeko DBHko laugarren mailako ikasleek proiektu bat hasi zuten, jendeari plastikoa daramaten ohiko kontsumoko produktuen kopurua eta birziklatzeko modu egokia erakusteko eta, horrela, plastikoaren gehiegizko erabileraren prebentzioan beste urrats bat emateko. Proiektu hau, jasaten ari garen pandemiaren ondorioz konfinamenduak eten zuena, ikastetxeko etapa ezberdinetako hezitzaile talde batek amaitu du.
Proiektua plastikoa zuten ontzi motak bildu, sailkatu eta ondoren erakustea zen:
- Lehenengo fasean ontzi asko bildu ziren, eta gero sailkatu egin ziren.
- Ondoren, egurrezko paletak birziklatzea erabaki zen, erakustoki gisa erabiltzeko (lixatzea, margotzea).
Azken urratsa izango litzateke gure ikastetxean egindako lana azaltzea, bai eta beste ikastetxe batzuei erabiltzeko aukera ematea eta eskolaeremutik kanpo ere erakustea. Horretarako, gurpilak jartzea erabaki zen, lekualdatzea errazteko.
Esposizioak, azkenik, 8 palet ditu, bakoitza hondakin desberdin batekin:
1. Brik ontziak
2. Poltsak eta bilgarriak
3. Higiene pertsonalerako produktuen ontziak
4. Garbiketa-produktuen ontziak
5. Plastikozko botilak
6. Espraiak edo aerosolak eta edari-latak
7. Kontserba-latak eta metalezko poteak
8. Plastikozko tarrinak eta poteak
Erakusketa hau aurrera eramateko ideia, Garapen Iraunkorreko Helburuak bultzatzeko sortu zen, ikastetxeko Agenda 2030 taldearen lan-jardunaldietako batean. Ikastetxeko maila guztietako irakasleek eta ikasleek osatzen dute taldea. Erakusketa hau Laudioko Udalaren laguntzarekin egingo da.
Proiektuaren metodologia lan kooperatiboa izan zen. Elkarrekiko laguntzaren eta baterako jarduera motibatzaileen bidez, helburu komun baten bila elkarrengandik ikasten duten pertsona-talde gisa ulertzen du lankidetza proposamen horrek.
Joan den ikasturtean, proiektu horretaz gain, hainbat jarduera egin ziren ikastetxean plastikoaren kontsumoarekin lotuta, hala nola "plastikorik gabeko patioak", non ikasleek bazkaria ontzi berrerabilgarri batean ekartzen zuten. Edo "patruila berdearen" garrantzia, non jolastokietan ikasle batzuk txaleko berdearekin patiora irteten ziren, zaborra zegokion lekuan zegoela ziurtatzeko.