Babestutako edukiak

Ekintza txikiek gure ingurua babesten dute

Erabiltzailearen aurpegia Laboral Kutxa 2019ko mar. 14a, 19:29

Klima aldaketa kontzeptu ezezaguna izatetik, urte gutxiren buruan herritarren ahotan egotera igaro da. Ekintza txikiak ohiko bilakatu dira: birziklatzea, ur gutxiago gastatzea, berogailua neurriz erabiltzea, produktu kimikoen erabilera murriztea, led bonbillak erabiltzea, ingurumen-inpaktu txikiagoa duten garraioa erabiltzea eta abar luze bat.

Birziklatzea adibidez, gutxi batzuek egiten zuten zerbait izatetik, Debagoienean herritarren gehiengoak modu naturalean egiten duen zerbait izatera pasatu da. Horrela, gaur egun Debagoieneko birziklatze tasa %80tik gertu dago; Gipuzkoan berriz %57koa da tasa, Europar Batasunak 2020rako zehaztutako %50eko indizea dagoeneko gainditu duelarik.

Bestalde, OCU erakundean otsailean argitaratutako ikerketa baten emaitzen arabera, espainiar estatuan herritarren %73ak arrazoi etikoen arabera edo iraunkortasunari lotuta hartzen ditu erosketa erabakiak. Izan ere, birziklatzea bezain garrantzitsua da hondakin gutxiago sortzea.

Denbora gutxian ohiko jarrera bilakatu da erosketetara norbere poltsa eramatea edota produktu organikoak eta 0 Km-koak erostea. Jarrera aldaketa hori herritarren erabaki kontziente baten emaitza da. Izan ere, OCUren ikerketaren arabera, herritarren %62ak uste du beraien erabakiek mundua eraldatzeko boterea dutela. Erabakiak modu kontzientean hartuta inguratzen gaituen hori babestu dezakegu, etorkizuneko generazioei mundu
hobeago bat uzteko aukera bermatuz.

Laboral Kutxa: zure ingurua zaintzeko aliatua
Ingurunearekiko duzun konpromisoa bermatzen lagundu nahi dizu Laboral Kutxak, ingurua zainduz, zure burua eta familiarena zaintzen baitituzu. Horregatik, zure garraioaren ingurumen-inpaktua ahalik eta txikiena izango dela bermatzeko, Laboral Kutxak Kia Soul Elektrikoa (eta ekologikoa) zozketatuko du, autoko edo etxeko aseguruaren aurrekontua
egiten dutenen artean.

Gainera, bi aseguruak kontratatzea erabakitzen baduzu, 100 euroko deskontua izango duzu. Bi aseguruetatik bat kontratatuta ere deskontuak izango dituzu: 50 euroko beherapena auto asegurua kontratatuz gero eta 20 eurokoa etxeko aseguru bakoitzarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide