Eukaliptoa gurean

Gure inguruetan topa dezakegun zuhaitz espezierik exotikoena dugu eukaliptoa. Izan ere, Australian du jatorri eta  zuhaitzaren atalei zein sortzen duen  baso giroari erreparatzea besterik ez dugu, arraro xamarra dela konturatzeko, lekuz kanpo dagoela pentsatzeko. Landare exotikoak  topa ditzakegu loredenda batean, parke edota jardn botaniko batean, apaingarri, bildumazaleen gozamenerako baina baso ustiaketa bihurtzea arriskutsua suertatu daiteke bertako naturarentzat. Inork imagina ditzake gure mendiak palmondoz osatutako basoez jantzita eta zelako eraginak ekarriko zituen gure natura eta paisaiarako?  Esagerazio honek balio lezake, eukaliptoaren problematikaz jabetzeko.

Euskal Herrian eukaliptoa hedatzen hasi zen Bizkaiko kostaldetik  nagusiki, balore gutxiko lur sailetan eta  eukalipto urdina (Eucalyptus globulus) espezie mota erabilita. Espezie hau ondo garatzen zen itsasondoko klima epelean baina  aldiz, barne aldeko izozteak ez zituen jasaten. "Arazo" hau hotzari hobeto aurre egiten zion espeziea (Eucaliptus nitens) sartzearekin amaitu omen zen eta horri esker,  paper pasta ekoizteko eukalipto landaketak zabaldu ziren Bizkaia osoan zein Arabako kantauriarrean zehar.

Gure egungo paisaiak argi hitz egiten digu bertako joera ekonomikoaz, azken mendean nagusitu den hazkunde azkarreko pinu intsinisaren  monolaboratza lursail zabalek ezaugarritzen baitute. Pinu landaketek baserritarren diru iturri garrantzitsua izan dira, baita administrazio eta erakunde ezberdinentzat ere. Baina pinuaren  ustiaketa inkontrolatuak higadura eta biodibertsitate   azaroak sortu zituen eta monolaborantzen neurri gabeko zabalpenak gaixotasun eta izurrite berriak ekarri zituen, hastapeneko errentabilitatea kolokan jarriz.

Esan bezala, hasiera batean eukaliptoaren presentzia  Bizkaiko kostaldeko lursail marginaletara mugatzen bazen ere,   aipatu pinuaren desbalorazioa eta hotza hobeto jasaten duen   espeziearen agerpenak  30 urtetan  eukalipto landaketen azalera  laukoztea lortu  dute.

Baina espezie honek pinuak  baino arazo gehiago planteatzen ditu. Zorionez azkenaldian eukaliptoaren eraginaren inguruko ikerketa zientifikoak ugaritu dira. Gure ingurune klimitakoan Galizan eta Asturiesen burutu izan dira ikerketok batik bat; Euskal Herrian aldiz, ezer gutxi ikertu da. Berriki, Gasteizko Legebiltzarrak aginduta, Euskal Herriko Unibertsitatearen aditu talde batek txostena egin  eta  eukaliptoaren ingurugiro eragina ukaezina dela ondorioztatu du. Legebiltzarraren eskaerak,  gure naturazale eta baserritar askoren aldarrikapen historikoa jasotzeaz gainera, estatu mailan gero eta zabalagoa den eukaliptoaren aurkako iritziaren eragina du, zeinak   Espainiako espezie inbaditzaileen katalogoko  Batzordeak  eukaliptoa espezie inbaditzailetzat jotzeko  eskaeran du mugarri.

EHU-ko adituen txostenak arazo honen inguruan  nazioartean argitaratutako ikerteketa zientifiko zenbaitetan oinarritzen da eta besteak beste,  honako ondorioak antzeman ditu: paisaiaren  atzeraezinezko eraldatzea; espeziaren inbaditzaile izaera;  hostoen ezaugarri  berezien ondorioz (usteltzeko zailtasunak, esentzien propietate herbizida,...) lurzoruaren eta oihanpearen pobretzea; erabilera intentsiboak (15 urteko txandak, mekanizazioa, pistak…) sortzen dituen higadura arazoak; fauna eta flora aniztasunaren galera; suteen kontrolerako kaltegarria...

Aiaraldean bereziki deigarria da eukaliptoaren zabalpena, duela 30 urte ia esistitzen ez zen espeziea izatetik, baso landaketen  %10a baino gehiago  izatera igaro  baita. Amurrion, UHANDRE AMURRIOKO BASO BIZIAK herri ekimen interesgarria antolatu da eukaliptoaren zabalpen arriskutsuaz ohartarazteko eta EHUko ikerlarien txostena oinarri, zenbait proposamen  egin dizkio  udalari. Laudion ere azken hamar urteetan modu nabarmenean hazi da eukalipto landaketen azalera eta ondorioz  gure paisaia eraldatzen ari da  oso modu bizian. Arrañoko ingurunea ere, transformazio horren lekukoa izaten ari da, 10 Ha inguru osatzen  duten eukalipto landaketek   inguratzen bait dute  gure txoko  kutuna dagoeneko eta espezie honen presentzia handiagotzen doa egunez egun.

Gure aldetik eta Amurrion egin bezala, udal eta foru arduradunei eskatuko genieke txosten zientifikoak aintzat hartuta eukaliptoaren zabalpena gelditzeko berehalako neurriak ezartzea, alde batetik   jabego  publikoko lursailetan baso politika jasangarriagoak sustatuz  eta   lur jabe pribatuen artean bestelako baso  ustiaketak gauzatzeko dirulaguntzak bideratuz bestetik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide