Erreferentziarik ez genuen eta ausardia apur batek bultzatuta, lanari ekin genion. Burdinezko barillak, untxientzako sarea eta landarearen ezaugarrien eta hauskortasunaren berri ematen zuen karteltxoa prestatu genituen. Eta hortxe paratuta geratu ziren, Arrañon erruz dabiltzan aziendeen eta jendearen jokaeraren beldurrez, baina helburua neurri handi baten lortu izanaren sentzazio atseginarekin: loreen edertasuna gozatzeko aukera eman, herriko natura ondarearen inguruan senstzibilizazioa zabaldu eta are inportanteagoa dena, landare hauen populazioa egonkortzeko eta sendotzeko saioa…
Itxidurak ezarri eta gutxira, Laudioko udalean horren berri ematen zuen txosten txikia aurkeztu genuen. Udal agintariak orokorrean baina gehien bat , naturarekin zerikusia duten udal sail ezberdinak jakinaren gainean ipintzea zen helburua, ingurugiro, obra-loregintza, abeltzantza eta basoen kudeaketan ardura duten orori informazioa helaraztearekin batera, teknikarietatik kaleko beharginetaraino.
TXOSTENA ARRAÑOKO LANDARE MEHATXATUAK
Geroztik, ezer ez dugula asmatu jakin dugu, leku gehiagotan egin izan den kontua dela, sarritan tokiko erakundeen laguntzarekin, Iruñean zein Gasteizen egindako ekimenak kasu.
Arrañoko esperientzia nahiko ondo atera dela esan dezakegu, Himantoglossum hircinum orkidea espeziea babesteko egiturak errespetatuta izan dira eta abereek kaltetu arren, aleok edertasuna loratze osoan zehar eskeini eta ziklo biologikoa itxiko dute.
Orchis italica-rekin aldiz okerrago izan da eta bi aste pasata itxidura urratuta topatu genuen, lorearen hostoak besterik ez zeudela, abere apetatsuren batek janda akaso.
Beste aldetik, ekimenaren zabalpenak balio erantsia ekarri dio Himantoglossum hircinum-en kasuan, Arrañoko kokapenak aditu talde batek burutzen duen espeziaren Arabako inbentarioan agertuko baitira aurrerantzean.
Aurtengoak balio dezala hurrengo urteei begira ekimena indartzeko, udalaren inplikazioa lortuz itxidura sendoagoak ezartzeko eta udal langile, abeltzain zein herritarren artean infomazioa gehiago zabaltzeko, , Arrañoko natura ondarea zaindu, balorean ipini eta miresteko. ESKERRIK ASKO!!
Esker bereziak Pedro Novella eta bere taldeari