Hainbat belaunaldi batu ziren Lamuza Ikastetxearen 50. urteurrena ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Lamuza Ikastetxea 2019ko eka. 16a, 12:00

Egun osoko egitaraua prestatu zuten atzo Laudioko Aldai plazan Lamuza Ikastetxearen 50. urteurrena ospatzeko. 

Umeentzako ekintzak eta kontzertuak egon ziren, besteak beste. Baina herri bazkaria izan zen ekintzarik arrakastatsuena. Eskolako ikasle eta irakasleak ez ezik, ikasle ohiak, langile erretiratuak eta gurasoak batu ziren festara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide