1983ko urriak 15. Josean Lasa eta Joxi Zabala Frantzian desagertzen dira. Familien eta euren abokatuen, etengabeko, lana estatu espainiarraren alde ilunena argira atera zuen. Gertakizun hunkigarri hauen kontakizuna da Lasa eta Zabala. Bikaina den lehenengo ordu erdi batekin, Pablo Malo zuzendariak,thriller judizial interesgarri batean murgilduko gaitu. Iñigo Iruin abokatuaren lana oinarri gisa hartuz, Lasa eta Zabalaren desagerketen epaia azalduz eta, modu berean, euren bahiketa, tortura eta hilketen xehetasunak erakutsiz.
Epaia martxan jartzen den unetik, filmak erritmo ezegonkor batekin aurrera jotzen badu ere, ezinbestekoa den lan baten aurrean gaude. Gure herria minez bete zuen gertaera tamalgarri honen kronika bat ezinbestekoa bai zen jadanik. Argazki lana ere bikaina izanik, zer esan Unax Ugalde aktorearen lanaren inguruan! Ugaldek, bere ibilbidean zehar egindako paperetatik aldenduz, lan zorrotz bat egitea lortzen du; Iruinen indarrak eta ahultasunak gureak eginez.
Lasa eta Zabala, ikusi beharreko pelikula interesgarri bezain hunkigarri bat. Filma datorren azaroan 9an eta 10ean proiektatuko da Amurrioko Antzokian.