Laudioko Garapen Agentziak Ekintzaile, Autonomo eta Mikro Enpresentzat fiskalitate ikastaro bat prestatu du datorren uztailak 8 eta 9rako. Ikastaroaren helburua negozio bat hasi edo hastear dauden pertsonei negozio horren kudeaketa ezin hobea egin ahal izateko beharrezkoak diren ezagueraz hornitzea da.
Ikastaroa dohainik izango da.
Programa:
1. Enpresa txikiaren fiskalitatearen laburpena.
2. Obligazioak eta zerga egutegia.
3. Diru-sarrera eta gastu kengarriak enpresa jardueran.
4. PFEZ: Jarduera ekonomikoen etekinak.
5. SOZIETATEEN ZERGA: eskema, karga motak eta kengarriak.
6. BEZ: Zer kargatzen duen, aplikazio araubideak, karga motak eta obligazioak.
7. Aurkeztu beharreko informazio-ereduak: 347, 349, 184.
Inskripzioak Laudioko Tokiko Garapen Agentzian
Telefonoa: 944 034 980. / garapenagentzia@laudiokoudala.net