Arabako Merkataritza Ganberak eta Laudio Udaleko Garapen Agentziak pertsuasio eta salmenta tekniken goi mailako ikastaroa antolatu dute Laudion. Saioak otsailaren 9tik 12ra bitartean egingo dira, 15:30etatik 19:30etara.
Ikastaroa konbentzitzeko gaitasuna garatu nahi duten profesionalei zuzendua dago.
Prezioa 180 eurokoa da, baina enpresentzako eskaintza bereziak egongo dira.
Informazio gehiagorako eta izena emateko 945150190 telefonora deitu daiteke edota www.camaradealava.com/formacion web gunea bisitatu edo Agentzian bertan 944 034 980, garapenagentzia@laudiokoudala.net web gunean.