IKASTAROA: Energiaren eraginkortasuna smart city/ekintzailetza ingurunean

Gizarteak energiarekiko mendekotasuna murriztu behar du; berotegi efektua duten gasen kopurua txikitu behar du, energiaren fakturan aurreztu behar du eta, energia gero eta hobeto erabiltzeko kudeatze-sistemak ezarri behar ditu.

Erronka horri aurre egiteko, beharrezkoa da energiaren baliabideak zuzen kudeatzeko ezagutza nahiko garatzea, bai ikuspegi teorikotik, bai ikuspegi administratibotik, bai kudeaketaren ikuspegitik.Horrela baino ez da lortuko erronkari arrakastaz aurre egitea.

DATAK:2014/10/13tik 2014/11/07ra.

ORDUTEGIA:09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera(100 ordu).

TOKIA:Laudio Udala Tokiko Garapen Agentzia.Arza eraikina.

PREZIOA:DOAKOA.

NORENTZAT:langabetuak / landunak (emakumeentzako lehentasuna).

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA:

Laudio Udala Tokiko Garapen Agentzia.

Tel.: 94 403 49 80.

garapenagentzia@laudiokoudala.net                              

 

Izena emateko azken eguna: 2014/10/31. PLAZA MUGATUAK!  

Inskripzio gehiegi izanez gero, honako lehentasuna ezarriko da:

1. Emakume langabetuak

2. Emakume landunak

3. Gizon langabetuak

4. Gizon landunak

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide