TAILERRA: PREZI, beste aurkezpen batzuen bidez beste emaitza batzuk lor itzazu

Prezi hodeian oinarritutako aurkezpen software bat da eta arbel zurien eta diapositiben artean dagoen beste mundu bat erakutsiko digu. Zoom funtzionalitatetik abiatuta, oihalean oso erraza da ideia berriak aurkitzea eta ideia horien arteko harremanak aztertzea. Emaitza: oso aurkezpen erakargarriak, zure entzuleak suntsitzeko modukoak.

Helburua: Prezi erremintaren bidez aurkezpenen diseinua ikasiko duzu, baita entzule batzuen aurrean aurkezpenak egiteko tresnak erabiltzen ere. Ikastaroaren helburuak praktikaren bidez lortuko dira: sarrera teoria batean oinarrituta, zenbait ezagutza aplikatuko ditugu eta horiek ikasiko ditugu ordenagailuan zuzenean zenbait adibide eginez.

 

 HELBURUA: 

Prezi bidezko aurkezpenen diseinua menderatzea, baita tresnaren maneiua ere, ikus-entzuleen aurrean aurkezpenak egiteko.

Ikastaroaren helburuak praktika bidez lortuko dira: sarrera teoriko batean oinarrituta, ezagutzak aplikatzen joango dira, ordenagailuan zuzenean emandako adibideen bidez barneratzen joateko. 

DATAK: 2014ko azaroaren 6 eta 7a

ORDUTEGIA: 9:00 - 13:00 h 

LEKUA: Laudio Udaleko Tokiko Garapen Agentzia Arza eraikina.

PREZIOA: 35 euro.

NORENTZAT: zuzendariak, ekintzaileak, hezitzaileak eta, oro har, jendaurreko aurkezpenak egin behar dituen edozein profesional.

Diseinatzaileak edo komunikazio-arduradunak, hirugarrenen hitzaldietan laguntzeko aurkezpenak diseinatzen dutenak, eta aurkezpenak egiteko prozesuak hobeto ulertu nahi dutenak.

ETE eta mikroeteak.

INFORMAZIOA ETA INSKRIPZIOAK:

·         Laudio Udala Tokiko Garapen Agentzia.

·         Esteka honetan:

https://www.euskadinnova.net/es/preinscripcion/01identificacion/prezi-consigue-resultados-diferentes-con-presentaciones-diferentes/8475.aspx

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide