TAILERRA: Muntatu web-gune osoa 4 ordutan Wordpressekin

 

Gaur egun enpresak Interneten egotea ia-ia ezinbestekoa da. Halere, enpresa txiki eta ertain askok ezin diote beraien webgunerako garapen pertsonalizatuak egiteari heldu, denbora eta diru aldetik mugatuta daudelako. Horrek, ordea, ez du esan nahi ezin ditugunik erabili soluzio estandarizaturik erabili. Izan ere, posible da soluzio estandarizatuetan zenbait pertsonalizazio egin eta, horrela, neurrira egindako webgune baten funtsezko elementu gehienak izan.

WordPress plataforma dugu gehien erabilitako soluzio estandarizatuetako bat, eta plataforma horrek, funtzionamendu erraza izateaz gain, moldatzen errazak diren osagarriak ditu. Hasieran bakarrik blogen plataformatzat erabiltzen bazen ere, gaur egun webgune sinpleak eraiki ditzake, erraz eta azkar, beste inork ez bezala, eta probatutako kalitatearekin, gainera.

Kurtso honetan WordPress plataformarekin egingo dugu lan webgune estatiko bat edo gehiago azkar eta modu errazean eraikitzeko, HTML edo CSS programazioa ezagutu beharrik izan gabe.

 

HELBURUAK:

 

·         Webgune estatikoa sortzeko gai izatea, WordPress plataformaz baliatuta.

·         Nork bere webgunean Google Analitycs integratzeko gai izatea, jasotzen dugun trafikoaren analitika egiteko.

·         Nork bere webgunean nazioartekotzeko estrategiaren bat ezartzeko gai izatea, WordPress behin instalatuta webgune anitzak sortzeko.

  

DATAK: 2014ko urriaren 16a

ORDUTEGIA: 9:00 - 13:0 h (4 ORDU)

LEKUA: Laudio Udaleko Tokiko Garapen Agentzia Arza eraikina.

PREZIOA: 20 euro.

NORENTZAT: 

 1.      ETE, mikroeteak, merkatariak, ostalariak, zerbitzuetakoak.

 2.      Webguneak modu errazean sortzeko eta Interneteko presentzia gauzatu edo hobetzeko, edota webgunea nazioartekotzeko interesa duen oro.

INFORMAZIOA ETA INSKRIPZIOAK: 

·         Laudio Udala Tokiko Garapen Agentzia.

·         Esteka honetan: https://www.euskadinnova.net/es/preinscripcion/01identificacion/montate-sitio-completo-con-wordpress-4-horas/8473.aspx

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide