Amaitu da jada Laudioko Udalak urriaren 17tik azaroaren 3ra abian jarri zuen auzoetako batzarren erronda. Guztira, zortzi batzar egin dira, auzo bakoitzean bat (Arraño, Areta, Latiorro, Ugarte, Gardea, Landaluze, erdigunea, landa-eremua), eta Ander Añibarro alkateak, hautetsiek eta hainbat arlotako udal-teknikariek hartu dute parte.
Ander Añibarro alkateak nabarmendu duenez, “batzarrak herritarren partaidetzarako eta herritarrak entzuteko urte osoan zehar zabalik ditugun gainerako bideen osagarri dira, horien artean, inkestak edo alkatearekin eta zinegotziekin harremanetan jartzeko postontzia”, azpimarratu du Ander Añibarro alkateak.
Aurtengo auzoko batzarren ezaugarria parte hartze handia izan da. Izan ere, 2020ko edizioa bertan behera geratu zen Covid-19aren ondorioz, eta iaz foroak oraindik pandemia garaian egin ziren. Hala, 2022an, ehun herritar baino gehiago hurbildu dira udalerriko proiektu nagusiak bertatik bertara ezagutzera, baina baita auzoari buruzko beharrak eta ikuspegia Udalarekin partekatzera ere.
Udala, bestalde, herritarrek adierazitako beharrei erantzuteko ari da lanean. Besteak beste, inausketak, baldosak eta apaindura publikoak konpontzea, udal-instalazioak hobetzea, obra-proiektuak idaztea, etab. Halaber, 2023ko Aurrekontu Proiektuan, batzar horietan jasotako gaiei erantzuteko berariazko partidak sartu dira.
“Batzar horiek, auzo bakoitzean Udalak zelan jarduten duen bizilagunei jakinarazteko balio digute. Gainera, beste modu batean antzemateko zailak izango ziren eguneroko jarduneko beharrak ezagutzeko aukera ematen digu”, zehaztu du alkateak.
Laudioko Udalak eskerrak eman dizkie herritar guztiei foro horietan parte hartzeagatik, eta Udalak herritarrei entzuteko eta erantzuteko dituen gainerako bideak erabiltzen jarraitzera animatu ditu.