= Urriak 1, larunbata: Euskararen Jaia
= Urriak 2, igandea: Bergara herrian egingo den Gipuzkoako ikastolen aldeko "Kilometroak" jaira joateko bus zerbitzua kudeatuko du Udaleko Euskara Arloak.
Irteera 10:00etan izango da institutuaren aurreko bus-geltokitik eta itzulera 19:00etan Bergaratik.
Txartelak (7 euro) erosteko azken eguna irailaren 29a izango da.
18 urtetik beherakoek, guraso edo tutoreen baimena ekarri beharko dute (eskatu udaletxean).
Hala ere, 2001. urtean edo ondorengoetan jaiotakoak nagusi batekin lagunduta joango dira, nahitaez.
= Urriak 12, igandea. “Lezetarrak”. Euskara espeleologiaren bitartez gozatzeko egitasmoa. Lezeaga haitzuloa (Orozko. Irteera: 8:00etan Laudio Institututik; itzulera (ggb) 16:00etan. Laudio Udalak herriko DBHko ikasleentzat antolatutako ekintza. Takomano elkarteak kudeatua.
= Urriak 15, larunbata. Sorgin Zapatuak. Uda osteko estreinako saio honetan, "Mugi Boogy" saioa Nai DJrekin. Bestetik, landare-poteak prestatzeko eskulanetako saioa izango dugu eta, horrekin batera, askari paregabea bertaratutako guztientzat. 17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat. Aretako Kultura Etxean (Errementeria baserria). Kirikiño taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.
= Urriak 16, igandea: Viana herrian egingo den Nafarroako ikastolen aldeko "Nafarroa Oinez" jaira joateko bus zerbitzua kudeatuko du Udaleko Euskara Arloak.
Irteera 09:00etan izango da institutuaren aurreko bus-geltokitik eta itzulera 18:30etan Vianatik.
Txartelak (9 euro) erosteko azken eguna urriaren 13a izango da.
18 urtetik beherakoek, guraso edo tutoreen baimena ekarri beharko dute (eskatu udaletxean).
Hala ere, 2001. urtean edo ondorengoetan jaiotakoak nagusi batekin lagunduta joango dira, nahitaez.
= Urriak 18, asteartea. Euskara bekak. 2016ko urriaren 18a azken eguna izango da 2016ko ekaineko, uztaileko, abuztuko edota iraileko euskara ikastaroetarako bekak eskatzeko epea.