Datorren maiatzaren 8an, igandean, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia izango da Senpere (Lapurdi) herriko aintzira ederrean.
Hara hurbiltzeko hainbat autobus abiatuko da, eskualdeko udal batzuen artean antolatutako ekimen bateratuan. Laudiotik joan nahi baduzu honako hauek dira aintzat hartzekoak:
IRTEERA: 09:15ean, "Laudio" ("Canciller Ayala" zena) Institutuaren aurreko bus geltokian.
ITZULERA: 18:30ean Senperetik.
PREZIOA: 10 euro, adin guztietarako.
BAIMEN BEREZIA: 18 urtetik beherakoek, gurasoen baimena ekarri beharko dute. Hemen duzu: https://dl.dropboxusercontent.com/u/55632495/UDALA%20EUSKARA/GURASOEN%20BAIMENA%20Herri%20Urrats.pdf.
IZEN-EMATEAK: Laudio Udaleko Euskara Arloan. 3. solairuan. Goizez. Azken eguna: maiatzaren 5a, osteguna.
ARAUAK: ikus edo jaitsi hemen sakatuz:
https://dl.dropboxusercontent.com/u/55632495/UDALA%20EUSKARA/BIDAIA-ARAUAK.pdf