= Martxoak 14-23 bitartean, biak barne (09:00-14:00 Udaletxeko Euskara Arloan):izena emateko epea izango da 2016an zehar LEZETARRAK egitasmoaren barruan hainbat leize eta haitzulo ezagutzeko egingo diren lau espeleologia txangoetarako. Beherago dituzu, xehetasun gehiagoz.
2015/16 ikasturtean Laudioko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan dauden ikasleentzat. 15 leku. Lekuak soberan geratuko balira Laudiotik kanpokoak ere onartuko lirateke. Prezioa: 60 euro (15 euro txango bakoitza, ekintza, asegurua, garraio eta materiala barne). Parte hartzeko, txango guztietarako eman behar da izena.
Emandako izenak lekuak baino gehiago balira, zozketa bat egingo da martxoaren 30ean, Euskara Arloan 12:00etan. Neba-arreben kasuetan, batera joango dira zozketa-zenbaki bakar batez. Izena emateko orduan, pertsona batek ume bat baino gehiagoren izena inskribatu lezake.
Egitasmoaren helburua gazteen aisian euskararen erabilera sustatzea da; beraz, ezinbestekoa izango da partaidearen euskaraz egiteko konpromisoa.
Laudio Udaleko Euskara Arloak antolatutako ekimena, nahiz eta Takomano espeleologia elkarteak koordinatuko eta garatuko duen.